Webguneen garapena
Software askeko tresnak erabiliz edozein motako webguneak garatzen ditugu.
Aurkezpen webgune sinpleetatik eduki kudeatzaile konplexuetara, denetarik egin ahal dugu. Hala ere, kasu konkretu batzuetaz aparte, gehienetan aurretik egindako aplikazioren bat hartzen dugu oinarri moduan eta beharrezkoak diren "zatiak" garatzen ditugu. Honek abantaila asko ditu; hauetako batzuk:
- Askotan tresna euskaratuta egoten da.
- Ez dugu webgune osoa garatzen, beraz merkeago ateratzen da. Besteek egindako plugin/produktuak integratzen ditugu, eta hobekuntzak bidaltzen dizkiegu (euskarazko itzulpenak, adibidez).
- Behar diren moldaketak plugin moduan garatu daitezke, beste webguneetan modu errazean berrerabiltzeko.
- Erabilpen zabaleko tresnak direnez funtzionamendua erraz ikasten da. Askotan konturatu gabe besteen webguneetan erabili ditugu konturatu gabe.
- Jadanik eginda dauden webguneentzako diseinuak inplementatzen ditugu. Webguneak honetarako teknologia eskeini behar du, noski (skins, theme edo dena delakoak). Zure diseinatzaileak egindako lana webgunean aplikatu dezakegu.
Webguneak egiteko teknologia ezberdinak erabiltzen ditugu: Django, Plone, Redmine, OpenLayers,...