Sistemen kudeaketa
Informatikarekin erlazionatutako arazo guztiak konpontzen dizkizugu.
Ordenagailuaren konponketaz eta softwarea (askea) egoera onean egoteaz arduratzen gara. Ahal den guztietan internet bidez, zure egoitzara joan gabe egiten ditugu konponketak. Ordenagailuko osagai bat erosi eta instalatzetik internetarako hornitzailearekin hitzegiterarte, teknologia berriek dakartzaten buruhausteak xamurtzen ditugu:
- Hardware arazoak konpondu.
- Periferiko berriak instalatu.
- Zalantzak argitu.
- Softwarea instalatu eta konfiguratu.
- Eguneraketak egin.
- Sare instalazioak.
- Azpiegitura informatikoaren gainbegiraketa.
Fakturatzeko modu malgua dugu: denboraren arabera, aurrekontu bidez edo gure bono sistema erabiliz.