Windows -eko partizioetan irakurri eta idazteko sarbidea
Fat partizio batetara sartu nahi badugu, Aplikazioak – Mahaigaina - Sistema Konfigurazioa - Disks ireki behar dugu. Root pasahitza eskatuko digun leiho bat agertuko zaigu, pasahitza idatzi. Behin hemen, 'Partitions' pestaña aukeratu. Leiho honetan gure diskoko partizio eta zenbait parametro aurkituko ditugu : Dispositiboa ( /dev / hdaX ) fitxategi sistema ( vfat fat partizioentzat) partizioetako sarbidea duen karpeta (/media/datuak) kapazitatea eta sarbidea dugun ala ez. Ongi ba, gure fat partiziora sartu ahal izateko, hau partizio zerrendatik aukeratu beharko dugu, fitxategi sistema bezala vfat aukeratu eta sartu ahal izateko karpeta bat aukeratu. Hori bezain erraza . Karpeta ez badaukagu, une horretan sor dezakegu.
Aldiz, ntfs partizio bat irakurri nahi badugu, fitxategi sisteman ntfs aukeratu behar dugu.
Honekin, partizioetara sartu ahal izango dugu, baina guk nahi duguna ordenagailuak arrankatzerakoan partizioak erabilgarri egotea bada, orduan /etc/fstab fitxategia editatu behar dugu. Hau egiteko:
gksu scite /etc/fstab
edo:
gksu nano /etc/fstab
exekutatu behar dugu.
Behin fitxategia ireki dela, formatu berdina duten zenbait lerro ikusiko ditugu:
<dispositivo> <punto montaje> <tipo> <opciones> <dump> <pass>
Lerro bakoitzak partizio bat zehazten du eta aukerak Disks asistenteari emandako berdinak dira. Beraz, zer da idatzi behar duguna ?
Ba oso erraza : fitxategiaren bukaeran, horrelako lerro bat idatziko dugu
/dev/disks-en zegoena /media/datuak (edo nahi duguna) vfat (o ntfs) defaults, user, auto 0 0
Gorde, itxi, berrabiarazi eta kitto ! partizioak baditugu .
Berez datorren ntfs driver -arekin, ntfs partizioak irakurri ahal izango ditugu bakarrik, ezingo dugu bertan idatzi. Horretarako, ntfs-3g instalatu behar da.
Ntfs-3g instalatzeko, lehenengo eta behin zure /home-an karpeta bat ireki, ntfs-3g izenekoa. Helbide honetatik : http://debiantotal.blogspot.com/2007_03_01_archive.html pakete hauek deskargatu: fuse-utils_2.6.3-2_i386.deb libfuse2_2.6.3-2_i386.deb libntfs-3g0_1.328-2_i386.deb ntfs-3g_1.328-2_i386.deb
eta orden honetan instalatu ( root bezela ):
# dpkg -i fuse-utils_2.6.3-2_i386.deb # dpkg -i libfuse2_2.6.3-2_i386.deb # dpkg -i libntfs-3g0_1.328-2_i386.deb # dpkg -i ntfs-3g_1.328-2_i386.deb
hau egin ondoren erabiltzaile izena fuse taldera gehitu:
# gpasswd -a erabiltzaile_izena fuse
partizioak muntatzeko karpetak sortu /home/erabiltzaile_izena/nahi_dugun_izena eta bukatzeko, partizio bakoitzeko lerro hau idatzi, /etc/fstab fitxategiaren bukaeran:
# nano /etc/fstab
/dev/hdaX /sortutako_helbidea ntfs-3g defaults,uid=1000 0 0
kontutan hartuta uid=1000 gure erabiltzailearen uid dela (beste bat baldin bada, ba dena delakoa ), gure erabiltzaile uid zenbakia jakiteko:
$ id
idatzi terminalean
ordenagailua berrabiarazi eta ntfs partizioak, aukeratutako karpetatan egongo dira.