Testing-eko programak Debian egonkorrean instalatzea
'deb http://www.backports.org/debian/ sarge-backports main'
Backports-etik ze pakete eskuratuko den eta zein ez konfiguratu behar da ondoren. Honetarako /etc/apt/preferences fitxategia erabiltzen da. Gure kasuan testing-eko paketerik ez hartzeko konfiguratzen dugu:
Package: *
Pin: release a=sarge-backports
Pin-Priority: 200
Modu honetan aptitude upgrade egin dezakegu sistema osoa testing-era eguneratu gabe. Nola instalatuko dugu openoffice orduan? Aptituderen -t sarge-backports aukera erabiliz. Komandoa ondokoa litzateke:
aptitude -t sarge-backports install openoffice 2.0
Baina honek arazo bat du! openoffice instalatzeko Sun-eko java beharrezkoa da, eta honek duen lizentzia dela eta ez dago ez Debian ez Backports-eko ispiluetan. Instalatu ahal izateko /etc/apt/sources.list fitxategian beste ispilu bat gehitu beharko dugu: deb http://www.linex.org/sources/linex/debian sarge linex
Nik linex-ekoa aukeratu dut, baina www.apt-get.org helbidean beste batzuk bilatu daitezke.
Ispilu hori gehitu eta aptitude update exekutatzean openofficek eskatzen digunj2re1.4 paketea instalatu ahal izango dugu. aptitude -t sarge-backports install openoffice2.0
berriz exekutatzen badugu arazorik gabe instalatuko da.