Inprimatu liburuxka formatuan
Aurkezpen eran ere ikus daiteke...
Jatorria pdf formatua duen fitxategi bat izanik, liburuxka moduan inprimatu ahal izateko, dokumentua PostScript (.ps) formatuan egon behar du.
Lehenengo gauza behar ditugun programak instalatzea izango da. Horretarako root bezala honako komandoa exekutatu behar dugu:
aptitude install xpdf-utils psutils
Pakete hauek programa multzo bat instalatuko dizkigute, baina hemen ez ditugu guztiak erabiliko. Programa guztien zerrenda ikusteko:
aptitude show xpdf-utils aptitude show psutils
Hasteko, pdf fitxategia ps bihurtuko dugu:
pdftops fitx.pdf
Komando honen ordez pdf2ps ere erabil daiteke. Kontutan hartu ps fitxategiek irudi asko badute mega pilo bat okupatuko dutela.
Honen ondoren fitx.ps fitxategi bat sortu zaigu. Orain orriak birantolatuko ditugu liburu bat bezala egon daitezen:
psbook fitx.ps > liburu.ps
Orain orriak aurrezteko, orrialde bakoitzean liburuaren bi orri sartuko ditugu:
psnup -2 liburu.ps > biOrrialdeka.ps
Eta azkenik, inprimagailuan lehenengo orri bakoitiak inprimatuko ditugu eta gero bikoitiak. Lan hau errazteko, bi fitxategi sortuko ditugu, bata orri bakoitiekin eta bestea bikoitiekin:
psselect -e biOrrialdeka.ps biOrriBikoitiak.ps psselect -o biOrrialdeka.ps biOrriBakoitiak.ps
Eta orain inprimitzea bakarrik geratzen zaigu! Terminaletik zuzenean egiteko:
lp biOrriBakoitiak.ps
Inprimitu berri dituzun orriak inprimagailura sartu eta beste aldeko orriak inprimatu:
lp biOrriBikoitiak.ps
Arazorik izanez gero, ps hauek pdf bihur daitezke ps2pdf komandoa erabiliz:
ps2pdf biOrriBakoitiak.ps biOrriBakoitiak.pdf