Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dokumentazioa Errezetak Openoffice-etik postgresqlra atzipena

Openoffice-etik postgresqlra atzipena

Nola sartu postgres datu base baten datuak openoffice-en. Konfiguraketa eta erabilpen adibidea.

Driver-a eskuratu

Openofficerako postgresql driver-a instalatuko dugu, erabiltzaile guztientzako, Debian makina batean.

Openofficerko driver-a openofficeko webgunetik eskuratzen dugu http://dba.openoffice.org/drivers/postresql/index.html

Hemendik hartu dezakezu zuzenean 0.7.0 bertsioa http://dba.openoffice.org/drivers/postresql/postgresql-sdbc-0.7.0.zip

Hurrengo pausuak root bezala burutu behar dira

Openoffice konfiguratu

Openoffice 1.1

DRIVER-A INSTALATU

Existitzen ez bada uno_packages karpeta sortzen dugu:

        mkdir /usr/lib/openoffice/share/uno_packages

Driver-a karpeta horretara kopiatzen dugu:

        cp postgresql-sdbc-0.7.0.zip /usr/lib/openoffice/share/uno_packages

Openoffice-eko program karpetan sartzen gara:

        cd /usr/lib/openoffice/program

Ejecutamos 'pkgchk':

        ./pkgchk --shared

Dena ongi joan bada ez du mezurik ematen

KONFIGURATU Data Source BAT

Openoffice abiarazten dugu, oowriter adibidez

'Tools/Data Sources...'-en berri bat sortzen dugu New Data Source goi-ezkerraldean eta ondoko parametroak betetzen ditugu:

Name
edozein (ej. facturalux)
Database Type
postgresql
Data Source URL
sdbc:postgresql:dbname=dbaren_izena host=dbaren_ip_helbidea port=5432

Klik egiten dugu bigarren fitxan (Izenik gabeko txiki bat) eta datu basera konektatuko den erabiltzailearen izena jartzen dugu. Erabiltzaileak pasahitza baldin badu, Password required kontrol-laukia aktibatu.

Tables fitxan openoffice-tik eskuragarri egongo diren taulak aukeratzen ditugu. Orokorrean nahiko da public taulekin.

Openoffice 2.0

DRIVER-A INSTALATU

Openoffice-eko program karpetan sartzen gara:

        cd /usr/lib/openoffice/program

unopkg exekutatzen dugu driver-a gehitzeko:

        ./unopkg add --shared /direccion/del/driver/postgresql-sdbc-0.7.0.zip

Dena ongi joan bada ez du mezurik ematen

KONFIGURATU Data Source BAT

Openoffice base irekitzen dugu, oobase.

Conectar con una base de datos existente aukeratzen dugu, postgresql hautatu, eta 'Siguiente'ri ematen diogu.

Konexioa konfiguratzeko dbname=dbaren_izena host=dbaren_ip_helbidea port=5432 jartzen dugu eta 'Siguiente'ri ematen diogu.

Datu basea atzituko duen erabiltzailearen izena sartzen dugu. Erabiltzaileak pasahitzik badu Password required kontrol-laukia gaitzen dugu. Konexioa modu egokian dabilela egiaztatzeko Test Connection sakatzen dugu eta 'Siguiente'ri ematen diogu.

Datu basea openoffice.org-en harpidetzen digu (oofice-eko beste programetatik datu basea atzitu ahal izateko) eta Finalizar sakatzen dugu.

Datu basea nahi dugun lekutan gordetzen dugu.

Ikusgarri egongo diren taulak Herramientas/Filtro de tablas... elkarrizketa kutxan zehazten ditugu. Orokorrean nahiko da public taulekin.

ADIBIDEA: Bezeroen izen eta epostarekin taula bat textu dokumentu batean txertatu

oowriter irekitzen dugu. Eskuragarri dauden datu baseak ikusteko 'View/Data Sources'en klik egiten dugu

public.clientes taula aukeratzen dugu. Eskuinaldean taularen edukia kargatuko da.

Gelaxka batetik arrastatzen baduzu, bere edukia bakarrik kopiatuko da. Hainbat errenkada kopiatzeko guztiz ezkerraldean dagoen zutabearen bidez aukeratzen ditugu (Goikaldeko laukian sakatu dezakegu errenkada guztiak hautatzeko) eta dokumentura arrastatzen ditugu.

Agertzea nahi ditugun zutabeak aukeratzeko eta zutabeen izenak agertu behar diren edo ez adierazteko elkarrizketa-koadro bat agertuko zaigu. Izena aukeratu eta > botoia sakatzen dugu. Berdina egin epostarentzako. Aceptar sakatu eta listo.

etiketak: ,