Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dokumentazioa Errezetak Karaktere kodeketa aldatu

Karaktere kodeketa aldatu

Karaktere arraroz beteta dagoen fitxategi bat dugunean arazoa fitxategia eta gure sistemako karaktere kodeketak ezberdinak direla izaten da. Kasu hauetarako iconv komandoa oso erabilgarria da. 'iconv'ren bitartez ISO8859-* kodeketatik UTF-8ra aldaketa eta alderatziz egin daiteke.

Edukia aldatu

Fitxategi baten edukia UFT-8tik ISO8859-15era aldatzeko komandoa:

    $iconv -f UTF-8 -t ISO8859-15 -o irteera_fitxategia iturburu_fitxategia

-o aukera jartzen ez bada emaitza irteera estandarrera ateratzen da.

Fitxategiaren izena aldatu

Fitxategi baten izena ISO8859-15tik UTF-8ra bihurtzeko komandoa:

    $FITX=iturburu_fitxategia
    $FITX2=`echo $FITX|iconv -f iso8859-1 -t utf-8 -`
    $mv $FITX $FITX2