Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dokumentazioa Errezetak Debian ispilua CD/DVDetatik

Debian ispilua CD/DVDetatik

Nola sortu Debian ispilu bat HTTP bidez atzigarria CD/DVDetatik. Oso baliagarria lokalki makina anitz instalatzeko.

Errezeta honek hiru zati ditu: ispilua sortu, web bidez atzigarri jarri eta bezeroak konfiguratu.

Ispilua sortu zerbitzari lana egingo duen ordenagailuan

Honetarako http://mpaolino.simestim.com/?page_id=69 helbidean topatu dugun iso2repo script-a erabiliko dugu. Scriptaren azken bertsioa helbide horretan egongo dela espero dugun arren, eskuragarri dagoela zihurtatzeko errezeta honen azpikaldean jarri dugu.

Scripta erabiltzeko oso erreza den arren begiratu lehenbizi README fitxategia. Konfigurazio atala egokia dela ziurtatu gutxienez: iso2repo fitxategia editatu eta egiaztatu ondoko lerroak:

      #----------------------- Configure -----------------------------------------
#Default block device for CD/DVD drive
DEVICE="/dev/cdrom"
#Default repository directory - change it, this directory would be created by iso2repo
MIRRORDIR="/home/mpaolino/debianmirror"
#MIRROR URL - do not append trailing '/'.
SYNCMIRROR="ftp://ftp.debian.org/debian"
#---------------------------------------------------------------------------

Behin konfiguratuta, komandoa exekutatzearekin nahiko(Ispiluan sartzen dituen arabera scriptak CDak edo DVDak eskatuko dizkigu):

      ./iso2repo -i

Apacheren bidez eskuragarri jarri

Honetarako apache lehendik instalatuta egon behar du, noski. Hemen martxan dagoela, apache2 dela eta Debian GNU/Linuxen instalatuta dagoela aurreikusten dugu.

/etc/apache2/sites-available/default fitxategia editatu behar da eta </VirtualHost> lerroaren azpian ondoko lerroak gehitu behar dira:

      Alias /debian/ "/carpeta/donde/esta/el/repositorio/"
<Directory /carpeta/donde/esta/el/repositorio/>
Options Indexes FollowSymLinks MultiViews
AllowOverride None
Order allow,deny
allow from all
</Directory>

Apache berrabiatu eta listo:

      /etc/init.d/apache2 restart

Bezeroak konfiguratu ispilu hau erabil dezaten

/etc/apt/sources.list editatu eta ondoko lerroa gehitzearekin nahiko:

      deb http://192.168.0.1/debian/ stable main contrib

192.168.0.1 zerbitzariaren IP helbidearengatik aldatu behar da eta stable daukagun Debian GNU/Linuxeko bertsioarengatik; ispilua CD edo DVDetatik eraikitzean ohizkoena stable edo testing izango da.

etiketak: