Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dokumentazioa Errezetak PDF dokumentuak zatitu

PDF dokumentuak zatitu

Normalean pdf dokumentuen atal konkretu bat hartzea ez da erraza; errezeta honekin ohiko gauzak egiten (zatitu, orriak giratu, inprimatzeko prestatu...) ikasiko dugu.

Jatorria pdf formatua duen fitxategi bat izanik, edozein gauza egin baino lehen dokumentua PostScript (.ps) formatuan egon behar du.

Lehenengo gauza behar ditugun programak instalatzea izango da. Horretarako root bezala honako komandoa exekutatu behar dugu:

aptitude install xpdf-utils psutils

Pakete hauek programa multzo bat instalatuko dizkigute, baina hemen ez ditugu guztiak erabiliko.

Hasteko, pdf fitxategia ps bihurtuko dugu:

pdftops fitx.pdf

Komando honen ordez pdf2ps ere erabil daiteke. Kontutan hartu ps fitxategiek irudi asko badute mega pilo bat okupatuko dutela.

Honen ondoren fitx.ps fitxategi bat sortu zaigu. Orain nahi ditugun orriak beste ps fitxategi batean bilduko ditugu:

psselect -p1-24,30 fitx.ps > fitx_zati.ps

Goaz psselect komandoa aztertzera: -p1-24 jartzean, lehenengo 24 orriak har ditzala agindu diogu, eta orri solte bat hartzeko esan diogu baita ere, 30.a.

KONTUZ! normala ez den bezala, -p eta zenbakien artean ez du hutsunerik egon behar!

Pareak diren orriak (2.a, 4.a etab) nahi baditugu:

psselect -e fitx.ps > pareak.ps

Inpareak nahi izanez gero, -e ordez -o idatzi behar da.

Behin nahi genuen zatia dugula, ps formatutik pdf formatura pasako dugu ps2pdf erabiliz:

ps2pdf fitx_zati.ps fitx_zati.pdf

Gure helburua inprimatzea baldin bada, orrialde bakoitzeko bi orri sartu daitezke:

psnup -2 fitx_zati.ps > bifitx_zati.ps

Psselect ps fitxategien zatiak hartzea baimentzen badigu, psnup orrialde asko orri berean sartzeko balio du. Orrialdeen zenbakiak ez agertzeko -q aukera erabili behar da.

etiketak: