Arazoak xmmsrekin?
Ez dituzu sartu berri duzun CD-aren abestiak aurkitzen.
Audio CD normala bada, abestiak /dev/cdrom direktorioan egongo dira.Mp3 edo OGG fitxategiak dituen CD-a bada, orduan /media/cdrom karpetan aurkituko dituzu. Hau, mp3 fitxategiak dituen CD bat, sistemak datu CD bezala irakurtzen duelako da, ez du audio bezala irakurtzen. Audio CD bat sartzerakoan, xmms-ek automatikoki erreproduzitzea lortu dezakezu. “Mahaigaina – Hobespenak – Unitate eta euskarri aldagarriak” menura joan. Irekitako leihoan, “Multimedia” fitxa aukeratu,egin klik “Erreproduzitu Audio CDak sartzean” laukitxoan.”Komandoa” kutxatilan idatzi:
/usr/bin/xmms/ -p /dev/cdrom
Une honetatik aurrera, audio CD bat sartzen duzunean, xmms erreproduzitu egingo du.
Audio cd bat sartu berri duzu, /dev/cdrom-era joan zara eta ez duzu ezer aurkitzen.
Azkar bukatzeko: desaktibatu cd-ak irakurtzeko”CD Audio” plugina ( ziur aski lehenengoa egongo da),eta ziurtatu CDREAD plugina instalatuta eta aktibatuta daukazula. Plugin hori ez badaukazu, xmms-cdread paketea instalatu beharko duzu. Dituzun pluginak ikusteko: egin klik ordulari ondoan agertzen den O-an; menu bat irekiko da. “Hobespenak” aukeratu. Fitxa desberdinak dituen leiho bat irekiko da. Sarrerako pluginak “Audioaren S/I plugin-ak”-en daude, lehenengoa da. Plugina aktibatzeko : egin klik bere gainean aukeratzeko eta “Gaitu plugina” botoiari sakatu (leihoaren eskuin aldean, plugin zerrendaren azpian). Gaituta baldin badago, botoia sakatzerakoan desgaitu egingo da.
Arazo hau, CD Audio pluginaren konfigurazioa berrikusiz konpondu dezakezu: bere gainean klik bikoitza egin eta konfiguratzeko leihoa agertuko da.Baita ere bere gainean klik egin eta gero “konfiguratu” botoian klik egin dezakezu. Adibidez “Direktorioa” laukitxoan “/media/cdrom” idatzita, audio CD-etako abestiak “/media/cdrom”-en agertuko dira ere, mp3-ak bezala. Hala ere, plugin honen erabilerak beste arazo batzuk ditu, beraz hobe da desgaitu eta bere ordez CDREAD plugina erabili.
CD Audio plugina konfiguratu duzu abestiak /media/cdrom-en bilatu ditzan eta aurkitzen ditu. Ordularia aurrera doa,baina ez da ezer entzuten.
Ziurtatu CD Audio plugina, “Audio digitalaren estrakzioa”-an konfiguratuta dagoela. Era analogikoan ez da entzungo ez badaukazu CD erreproduzitzailetik soinu txartelera doan kablea.
Erreproduzitzailetik txartelera doan kablea daukazu baina ekualizadorea ez dabil.
Ezta ibiliko ere CD Audio plugina erabiltzen jarraitzen duzun bitartean. Dagoeneko, argi eduki beharko zenuke, hobe dela desaktibatzea eta bere ordez CDREAD erabiltzea. CDREAD kablearen beharrik gabe dabil eta ekualizadoreak erantzuten du. Honen arazo bakarra beti /dev/cdrom apuntatzen duela da, beraz audioko CD bateko abestien bila /dev/cdrom
karpetara joan beharko duzu, .mp3-ak /media/cdrom -en egongo direlarik. Gogoratu, nahiz eta audioa eduki, mp3 fitxategiak datu fitxategiak dira, ez audiokoak.
.mp3 bat entzuten zaudenean, ekualizadoreak ez du erantzuten.
Begiratu sarrerako pluginen artean MAD MPEG DECODER daukazun. Eduki eskero, desgaitu. MPEG 1/2/3 eduki (eta gaituta) beharko zenuke ordea. Behin hau eginda, ekualizadoreak .mp3 -ekin ere erantzungo du. Konponbidea xmms-mad paketea desinstalatzea da.
Ekualizadorearen deslizadoreak mugitzerakoan, segundo batzuk behar dira emaitzak sumatzeko.
Latentzia arazo bat da. JACK arrankatzen hasi beharko zenuke qjackctl-rekin (denbora errealeko soinu profesionaleko zerbitzariak, GISAko kernel-ean dagoen partxea behar du kernel-ean) eta irteerako plugina “Jack driver”-a erabiltzeko jarri. Horrekin ekualizadoreak momentuan erantzun beharko luke.
Badirudi badabilela, baina nahiko gaizki entzuten da: bolumena pixka bat igotzerakoan, distortsio asko dago.
Zure soinu txartela plaka basean txertatua baldin badago, ziurrenik 48000 Hz bakarrik ibiliko da (adibidez, intel810-ak), CD-Audioak 44100Hz-tara dihoazen bitartean. Honek xmms seinalea aldatzera behartzen du, kalitatea galduz. Arazo honek irtenbide txarra du: orokorrean jendea BIOSean sartzen da, plaka-ko txartel desaktibatzen du eta soundblaster edo zerbait hobeagoa jartzen du PCI zirrikituan.
Beste alde batetik, 48000Hz DAT-ak erabiltzen duten frekuentzia da, beraz horrelako bat baldin baduzu agian balio dizu plaka basean datorren gauza horrek. Baina DAT bat baldin baduzu, ziurrenik gaia nahikoa atsegingo zaizu fundamentuzko txartel bat hartzeko.
Ohar bat ateratzen zaizu”rate mismatch” bezalako zerbait esanez eta ez da ezer entzuten.
Hau 48000 Hz-tara bakarrik dabiltzan txartelekin gertatzen da (intel810-an oinarritutakoak bezala, orain plakan jarrita datozela), jack-entzako irteera plugina erabiltzen ari den aldi berean. Sarge-n, xmms-jack pluginak ez du lortzen aurkitzea, resampleatzen utziko dion liburutegia. Irtenbidea /usr/lib -en lotura sinboliko bat egitea da, horrela libxmms.so.1-era apuntatzen duen libxmms.so bat egongo delarik. Hau (root bezala) horrela egiten da :
In -s /usr/lib/libxmms.so.1 /usr/lib/libxmms.so
Akats hau etch-en konponduta dago. Hala ere resampleoak kalitate galera dakar(ikus aurreko arazoa)