Gisalive Etch-en oinarrituta dago. Debianeko errepositorioetan ez zeuden
pakete batzuk zituen. Lenny argitaratu denetik jada ez da beharrezkoa. Lenny-ra
eguneratzea merezi du, ez bakarrik programen bertsio berriak eskuratzeko, baita
mantentzeko errazagoa den sistema bat edukitzeko ere. Lehenbiziko pausua Etch
erabat eguneratzea da; ondoren dozena erdi komandoekin Lenny-rako eguneraketa
egin dezakegu.
Normalean pdf dokumentuen atal konkretu bat hartzea ez da erraza; errezeta honekin ohiko gauzak egiten (zatitu, orriak giratu, inprimatzeko prestatu...) ikasiko dugu.
Tutorial hau Internetetik liburuak edo dokumentazioa paperean irakurri nahi dutenentzat pentsatua dago. Helburua folio batean lau orrialde inprimatzea da, bi orri folioaren aurpegi bakoitzean, gero erditik grapatu eta era errazean irakurtzeko moduan utziz.
Linux -etik , windows, bai ntfs bai fat partizioetara nola sartu ikusiko dugu. Gainera, /etc/fstab fitxategia aztertuko dugu, hau GNU/Linux -ek partizioetara sartzeko konfigurazio aukerak gordetzen dituen fitxategia da.
Azalduko dugu nola instalatu testing-eko programak Debian egonkor batean konpilatu gabe, aptitude erabiliz. Paketeak Interneten zehar dauden ispiluetatik eskuratu ditzazkegu edo backports erabili. Backports testing-eko (eta batzutan unstable-ko) paketeak dira egonkorreko liburutegiekin birkonpilatuta, pakete gehigarririk instalatu behar ez izateko.
Errezeta honetan intel txartel grafikoen konfigurazioa azalduko da azelerazio grafikoa eta erresoluzio handiak lortzeko. Intel 810 eta aurrerakoentzat balio du. Informazio hau zaharkituta gelditzen da Debian GNU/Linuxeko Lenny bertsiotik aurrera.
Karaktere arraroz beteta dagoen fitxategi bat dugunean arazoa fitxategia eta gure sistemako karaktere kodeketak ezberdinak direla izaten da.
Kasu hauetarako iconv komandoa oso erabilgarria da. 'iconv'ren bitartez ISO8859-* kodeketatik UTF-8ra aldaketa eta alderatziz egin daiteke.