Ud4Kamp
Ud4kampen argi daukaguz ideiak. Teknologia barri askeen zale amorratuak gara, eurakaz lan egiten dogu potentzial tekniko ezin hobea eskaintzen deuskuelako, lan eredu zuzen eta parte-hartzaileagoa dala uste dogulako eta konpetentzia aukera lehiakorragoa dalako. Gure ideiak hacker etikan oinarritzen dira, grina ipinten dogu atsegina iruditzen jakun guztian, jakintzearen askatasunaren alde egiten dogu, ez gara gure jakin-mina asetzeko gai eta parekidetasun sozialaren alde lan egiten dogu, ekimen hau jendarte mobimentu ezbardinetara be zuzentzen dogu, holan jendartea hobetzeko egiten dan eguneroko lanean laguntzeko. Teknologia askeak lan eredu zuzena, errentagarria eta eraginkorra osatzen dabela uste dogu eta honeentzat onuragarriak diran enpresa ekimenak sustatzen doguz, horregaitik, ud4kamp, euren negozio eredua teknologia askeetan oinarritzen dabezan enpresetara be zuzentzen da, eta baita euren barru-prozesuetarako erabilten dabezanentzat.
Ud4kamp autokudeaturiko ekimena da, ez dago ez antolatzaile ez ikuslerik, danok gara parte-hartzaileak eta guztion artean antolatzen dogu. Ekimen parte-hartzailea danez, bertan burututako ekintza guztiei (tailerrak, mahai-inguruak, hitzaldiak, etab.) nodo izena emoten deutsegu, edonork gehitu, koordinau, aurkeztu eta zabaldu daikelako bere nodoa ud4kamp sarean.
Aurtengo ud4kampa, jakintzearen alkartrukearen eta guztion arteko sinergiak bilatzearen testuinguruan kokatzen da, etorkizunean heldu daitekezan erronka teknologiko, politiko eta ekonomikoei aurre egiteko. Bitartean, biosferea eta teknosferearen arteko orekea eta alkarbizitzea jasangarria dala erakutsiko dogu.
Helburuak
- Informazinoaren askatasuna bultzatzea.
- Eragileen arteko sinergiak sortzea.
- Teknologia barri askeak sustatzea.
- Hardwarearen berrerabilpena eta birziklapena zabaltzea.
- Teknologia askeetan oinarritzen diran enpresen lan-ereduak erakustea.
- Kokektibo sozialen bilakaerea eta lana erakustea.
- Teknologia barriak eta naturarenganako begirunea uztartzea.