Hemen zaude: Hasiera Agenda Segurtasun digitala aktibista fisikoentzat

Segurtasun digitala aktibista fisikoentzat

Hack.in#badakigu taldeak segurtasun eta pribatutasun digitaleko tailerra antolatu du gazte danbadan.
Noiz 2013/03/30
10:00 - 13:00
Non Urduña
Harremanetarako Izena Hack.in#badakigu
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Hack.in#badakigu taldeak pribatutasunari buruzko tailerra emango du gazte danbadan. Hona hemen aurkeztu duten deskribapena:

Gaur egun sistemaren aurka borrokan ibiltzen garen ehunka lagun ordenagailuak erabiltzen ditugu, baina seguru dago gure informazioa disko gogorretan? Seguru gaude ezabatu dugun fitxategia ondo ezabatu dugula? Seguru ibili nahiteke nire posta elektronikoa inor irakurtzen duen jakin barik? Tailer honetan gure bizi digitala zifratzen ikasiko dugu, disko gogorrak, pendriveak, posta elektronikoa…, seguruago bizitzen ikasiko dugu eta horrela gure burua ere segurtatuko dugu.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…