Agenda
Guifi.net-eri buruzko hitzaldia
Santurtziko La Kelo gaztetxera joango gara guifi.net proiektua azaltzera.
Bilbao Maker Faire
Maker Faire munduko asmatzaile eta sortzaileen feriarik handiena da, asmakizunen erakustokia, publiko guztientzako prestatutako kreatibitate eta asmamena izateaz aparte, mugimendu Maker-a ospatzeko ekitaldia ere.
SAX-a badator
SAX (Salut, Amor y Xarxa) guifi.neten parte hartzen duen komunitatea elkartzea du helburu, proiektuari buruz hitzegiteko (bai teknikoki bai sozialki) eta hiritarren partehartzera zabaldu.
Gasteiz Maker Day
Gamaker Gasteizko taldeak lokal berria estreinatuko du Gasteizko Alde Zaharrean, Pinto kalean, ofizio eskola izan zena. Hori ospatzeko Gasteiz Maker Day ekitaldia antolatu dute, hitzaldiz eta tailerrez betea. Gonbidatu gaituzte nodo mugikorra aurkeztera, beraz Tabakalerara hurbildu ezin duzuenontzat bertan ikusi ahalko duzue. Animatu!
Nodo mugikorra muntatzeko tailer irekia
Donostiko Guifi.net proiektuaren zabalkundearen barnean datorren ostegunean, hilak 14, Tabakaleran elkartuko gara nodo mugikorrari forma emateko. Diseinua egiteko Hirikilabs kolektiboarekin elkarlanean ibiliko gara, denak gonbidatuta zaudete animatu!
Hitzaldia Durangoko Azokako Kabia eremuan
Durangoko azokaren barnean, teknologia berriei prestatutako Kabia eremuan guifi.net proiektuari buruzko aurkezpen txiki bat prestatu dugu. Hainbat proiektu interesgarri aurkeztuko dira,
Hacklaba: Guifi.net supernodoak muntatzen
Aurten Irungo Hacklaba ibiltaria izaten ari da! Lakaxitaz aparte Hondarribin ere bildu gara, eta datorren astean Donostiako Txondorrara goaz
Bilbao Maker Faire
Eraikuntza digitala, berrerabilpena, hacktibismoa eta abar gustoko baduzu, ezin duzu galdu asteburu honetan Bilbon ospatuko den bilbaomakerfaire jaia. http://bilbaomakerfaire.com/
Hardware Freedom Day 2014
Hardware Freedom Day mundu mailan 5. aldiz ospatzen den jaialdia da, hardware irekiaren aukerak kalera ateratzeko, bere inguruan dauden teknologiak erakutsiz. Aurten martxoak 15ean ospatuko da, eta Donostian bilduko gara.
Andoaingo Guifi.net 2. aurkezpena
Pasadan urtean Andoainen Guifi.net sarea eraikitzen lagundu genuen. Otsail honetan sarearen nondik-norakoak azalduko ditugu.
Andoaingo Guifi.net aurkezpena, atzeratuta
Pasadan urtean Andoainen Guifi.net sarea eraikitzen lagundu genuen. Otsail honetan sarearen nondik-norakoak azalduko ditugu. Ostegunak 13ra pasa da.
Segurtasun digitala aktibista fisikoentzat
Hack.in#badakigu taldeak segurtasun eta pribatutasun digitaleko tailerra antolatu du gazte danbadan.
Arduino tailerra: Led matrizeekin jolasean
Arduino-kabia taldearen barruan 8x8 led matrize bat arduinorekin nola kontrolatu dezakegun ikusiko dugu.
Guifi.net hitzaldia Hondarribian
Guifi.net zer den eta nola dabilen azalduko dugu, labkaxitako hacklabarekin elkarlanean.
Andoaineko supernodoa jartzeko laneguna
Andoaingo udaletxean lehenbiziko supernodoa jarriko dugu. Parte hartzea irekia da!
Arduino tailerra Bermeon
Arduinorekin hasi nahi dutenentzat pentsatutako eguna. Nahiko irekia izango da, beraz Arduino lehendik ezagutzen baduzu ere interesgarria izan daiteke. Animatu!