Erabilpen askeko ordenagailuak
Elkartearen egoitzako ordenagailu gela Interneten aritzeko, dokumentuak idazteko, eta batez ere Debian GNU/Linux ezagutzeko.
Egoitzako ordenagailu gela edonork erabili ahal izango du ikastaroetarako erreserbatuta ez dagoenean.
Ordenagailu hauek ondoko zerbitzuak eskeintzen dituzte:
- Debian GNU/Linux sistema eragilea, GNOME idazmahaiarekin.
- Aplikazio asko euskaratuta.
- Intereneteko atzipena.
- Bulegotika.
- Soinu, bideo eta irudi tratamendua (ordenagailu zaharrak dira, aplikazioekin jolastu ahal izatea de helburua)
Gelaren ordutegia ondokoa izango da:
- Astelehenetik ostiralera
- 10:00-13:00 eta 17:00-20:00
- Larunbatean
- 10:00-13:00
