- Info
KKKP: Kontuak Kafea Kopa eta Puruakin
- Zer da
-
- Bazkari bat da. Bazkalostea hitzaldi/eztabaida, tailer edo beste edozerekin
girotuko dugu. Beti pertsona ezberdinek antolatzen dute, eta aldi
bakoitzean leku ezberdin batean.
- Katxarreatu eta ondo pasatzeko elkartzen gara.
- Edozeinek apunta daiteke, jatea ere ez da derrigorrezkoa.
- Zer EZ da
-
- Ordenagailua entxufatu eta besteekin hitzegin gabe egoteko lekua.
- Ate eta leihodun (windows & gates) leku bat.
- Azkeneko mmorpg-an zenbat aurreratu duten esateko frikien bilkura.
- Nahi dugu
-
- Jendea ezagutu.
- Beste lekuetan ikasiko ez genituzkeen gauzak ikasi.
- Kultura askea hedatu.
- Zer eraman behar da
-
- Jateko eta edateko dirua.
- Humore ona.
- Gai teknologiko baten inguruan hitzegiteko gogoa.
- Elkarlanean aritzeko gogoa.
- Ordenagailua (aukeran).
- Gadget-ak (aukeran).
- Besteekin edukiak elkarbanatzeko memoria eta disko gogorrak (aukeran).
|
|