No sabes lo que me ha pasado!
Txoko para desahogarme
2009/02/12
Zergatik ez dut wifi bat ikusten?
Nire portatila Estatu Batuetatik etorri zen, eta teklatua ezberdina izateaz aparte uste nuen ez zegoela ezberdintasun gehiagorik. Baina ez da horrela.
Kasua: Bi portatil ditugu bata bestearen ondoan. Bata wifira konektatzen da inolako arazorik gabe eta besteak ez du ezta wifia ikusten ere. Etxean bi portatilak azkar-azkar konektatzen dira. Zergatik izan daiteke? Ba kanalagatik. Wifia 12. kanalean emititzen ari bada portatil batzuk ez dute ikusten. Routerrera konektatuz eta kanala 1.goa jarriz arazoa konpontzen da.
2009/02/01
kable bat aldatzeko ordubete behar da
Zeinek ez du noizbait esan: Kable bat bost minututan aldatzen da! Ba bai, bost minututan alda daiteke, baina normalean hori ez da horrela izaten.
Arazoa: ekaitza egon da eta su-hezi zaharra (aldatzekotan geundena) ez doa, beraz Internet ematen diet su-hezi gabe (badakit hau astakeri galanta dela baina ezin nituen goiz osoa internet gabe eduki ) eta su-hezi berria sartzea erabakitzen dugu. Su-hezi berria frogatu ondoren aldaketa egin eta portatil bati internet ematen dioenez, bukatutzat ematen dut.
Gajua! Ni bai inuxentea! Goiko pisura joan eta ikusten dudan lehenengoari galdetzen diot:
-Internet duzu?
-Ez
-Nola ez? Oraintxe bertan jarri dut.
- Bale, ba elkarrekin begiratuko dugu.
Berarekin joan nintzen eta ez zeukan Internet. Bale, kableren bat askatu zait, pentsatzen dut behera noan bitartean. Baina errepasatu ondoren kableak ondo daudela ikusten dut eta switchean Internet dago! Ba berriro gora, ikustera zer gertatzen den.
Aurreko neskarengana noa eta ez du Internet. Nola ez, neska honek Windows erabiltzen du, beraz ezer baino lehen berrabiarazten dugu, eta ez doa. Gainera kablea aske dagoela esaten du. Nola izan daiteke?
-Goizean internet zenuen?
- Bai, irratia entzuten egon naiz, eta gainera ez naiz hemendik mugitu.
Bale, ba kableak errepasatu ondoren ikusten dugu nola kablea zihoan kutxa pixkat aske zegoela, eta paretaren kontra jartzean Internet itzuli zen.
Nola izan daiteke kutxa hori (lanean ibiltzen diren tokietatik urrun dagoena) bapatean mugitzea? Eta zergatik hemen dauden erabiltzaile guztien artean ezin nuen Internet zuen batekin topatu?
2009/01/31
Murphyren legea beti betetzen da
Informatikan beti gabiltza kontu berarekin: Nola konpontzen dira gauzak? behar ez dituzunean. Portatil batek pantailan arazotxo bat du, lerro txuri bat agertzen da alde batetik bestera. Ez da oso arazo larria, baina nahiko deserosoa da. Portatilak garantia duenez hoberena konpontzera bidaltzea da. Baina nola konpontzen da?
